XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beroa energia iragankor gisaEnergiak sistema batzuetan eraldaketak sortzen ditu, eta aldaketa horiek neurtuz sistema batetik bestera zenbat energia igaro den kalkula dezakegu.
Sistema batek bere ingurunetik energia hartu edo eman ditzakeen bi era bakarrak beroa eta lana dira.
Beroa higiduran dagoen energia bat da, eta bere igorketarako nahitaezko da bero trukaketa tenperatura ezberdinetara dauden bi sistemaren artean gauzatzea.
Horrexegatik beroa iragaitzeko energia gisa definitzen da.
Igorritako energi kantitatea ezagutzeko hau erabiliko dugu:
James Black-entzat (XVIII. mendea) beroa ia pisurik gabeko fluidoa da, eta materia orotan barneratzen denez, gorputzen tenperatura gehitu egiten du.
Teoria honek zutik iraun zuen Rumford-ek, saio asko burutu ondoren, beroa ez zela gai materiala erakutsi zuen arte.
Geroago, Joulek, beroa energi mota bat zela ezarri zuen eta tenperatura energia horren kanpoko agerpidea.
Aurreko atalean, tenperatura, energia kalorifikoak daukan intentsitate faktore gisa definitu dugu.
Gorputz baten maila termikoa gure zentzumenek ematen diguten
Zentzazio hauek oso subjektiboak dira eta ezin dezakegu hauekin ezarri zenbakizko eskalarik.
Tenperatura eskala hau sortzeko bere maila termikoarekin era sinple batez aldatzen den materiaren propietateren bat erabili behar dugu.
Propietate termometriko ezberdinek era ezberdineko termometroen eraikuntza ekarri dute, eta hauek tenperatura operazionalki ondoko era honetara definitzeko bide ematen digute: Tenperatura gorputz baten propietatea da, zeina hari ukitzen dion termometro batek adierazten duen.
Merkuriozko termometroaren kasuan neurtzen dugun aldagaia merkurio likiduaren bolumena da, hau berotzean dilatatu eta hodian gora igotzen baita.
Merkurioak hodian lortzen duen altuerak gorputzen maila termikoaren neurria ematen du, hots, tenperatura.
Orain badaukagu